Energia-komunitateentzako plataforma

Sortu eta kudeatu komunitatea errazago.

Energia-komunitateentzako plataforma

Sortu eta kudeatu komunitatea errazago.

Som Comunitatsen plataformak lana errazten du

Ezagutarazi zuen komunitatea, eta lortu kide berriak erraz

Eman jendeari zuek erraz aurkitzeko bideak; horretarako, eduki fitxa bat Som Comunitatsen mapan.

Zuen komunitatearen webgunean, interesatuta dauden pertsonen alta-eskaera jasoko duzue, edo pertsona edo erakunde bazkide berriena, dagoeneko komunitate gisa eratuta badaude.

Erraztu bazkideekiko komunikazioa

Bazkideak aplikazioaren bidez konekta daitezke komunitatearekin, eta kontratatutako zerbitzuen adierazle nagusiak eta ingurumen-eragina ikusi.

Aplikazioaren bidez, hau egin ahal izango dute bazkideek laster:

  • Zerbitzuak erraz kontratatu eta kudeatu
  • Komunitatearekin harremanetan jarri
  • Kontratatutako zerbitzuei buruzko informazioa eguneratu
  • Fakturak deskargatu

Dagoeneko zure energia-komunitateko bazkide bazara eta komunitateak energia-zerbitzuak aktibo baditu, deskargatu aplikazioa Google Play-n (eta, laster, Apple Store-n):

Erraztu bazkideekiko komunikazioa

Bazkideak aplikazioaren bidez konekta daitezke komunitatearekin, eta kontratatutako zerbitzuen adierazle nagusiak eta ingurumen-eragina ikusi.

Aplikazioaren bidez, hauek egin ahal izango dituzte bazkideek laster:

  • Zerbitzuak erraz kontratatu eta kudeatu
  • Komunitatearekin harremanetan jarri
  • Kontratatutako zerbitzuei buruzko informazioa eguneratu

Dagoeneko zure energia-komunitateko bazkide bazara eta komunitateak energia-zerbitzuak aktibo baditu, deskargatu aplikazioa Google Play-n (eta, laster, Apple Store-n):

Webgunea

Mapa

Buletinak

Bazkideen kudeaketa

Kontsumoa

Fakturazioa

CRM

Kontaktuak

Ekitaldiak

Sinplifikatu komunitatearen kudeaketa

Administratzaile gisa, energia-komunitatearen kudeaketa-eremuan zentralizatuta dauzkazue tresna guztiak.

Kideek erraz kudea ditzakete zerbitzuak komunitatearen aplikazioarekin.

Erakunde koordinatzaile baten laguntzak asko erraztuko dizkizue komunitatearen energia- eta administrazio-kudeaketari eta sozietatearen kudeaketari lotutako eguneroko izapideak.

Webgunea

Mapa

Buletinak

Bazkideen kudeaketa

Autokontsumoa

Fakturazioa

CRM

Kontaktuak

Ekitaldiak

Sinplifikatu komunitatearen kudeaketa

Administratzaile gisa, zuen energia-komunitatearen Kudeaketa-eremuan zentralizatuta dauzkazue tresna guztiak.

Kideek erraz kudea ditzakete energia-zerbitzuak komunitatearen aplikazioarekin.

Erakunde koordinatzaile baten laguntzak asko erraztuko dizkizue komunitatearen energia- eta administrazio-kudeaketari eta sozietatearen kudeaketari lotutako eguneroko izapideak.

Kudeatu autokontsumo kolektiboak

Idatzi eta kudeatu autokontsumo kolektiboaren banaketa-koefizienteak administrazio-panelaren bitartez, eta deskargatu zerbitzua banatzailearekin martxan jartzeko beharrezko dokumentazioa.

Aplikazioaren bitartez, komunitateko bazkideek beren energia-kontsumoa eta -ekoizpena eta instalazioen errendimendua ikusi ahal izango dituzte.

Aktibatu energia-zerbitzu gehiago, eta eraman zuen komunitatea urrunago

Sustatu zerbitzuak autokontsumo kolektiboaz haraindi

  1. Kontratatu Som Energia energia % 100 berriztagarriaren merkaturatzaile gisa, eta erabili energia-komunitateentzako haren zerbitzuak.
  2. Eskaini erraz Som Mobilitaten mugikortasun elektriko partekatuko zerbitzuak.
  3. Kudeatu zerbitzu termikoetako, UBSko eta klimako sistema bateko kontsumoak eta kobrantzak.

Etengabe eraldatzen ari den plataforma

Tresna eta zerbitzu berriak gehituko ditugu plataforman, etorkizuneko beharrei erantzuteko; besteak beste:

  • Banakako autokontsumoko erosketa kolektiboak, karga-puntuak edo aerotermia-sistemak erraz antolatzea.
  • Banku etikoaren eta kooperatiboaren bitartez energia-komunitateentzat diseinatutako finantzaketa-tresnak eta aseguruak erabiltzea.

Etengabe eraldatzen ari den plataforma:

Tresna eta zerbitzu berriak gehituko ditugu plataforman, etorkizuneko beharrei erantzuteko; besteak beste:

  • Banakako autokontsumoko erosketa kolektiboak, karga-puntuak edo aerotermia-sistemak erraz antolatzea.
  • Banku etikoaren eta kooperatiboaren bitartez energia-komunitateentzat diseinatutako finantzaketa-tresnak eta aseguruak erabiltzea.

Partekatu ekosistemako beste agente batzuekin

Aurkitu erraz komunitatea garatzeko intereseko baliabideak. Aurkeztu zeuen burua foroan, eta partekatu esperientziak eta elkarrekiko laguntza ekosistemako beste agente batzuekin. Aurkitu komunitatearen ahalmen osoa erabiltzen lagundu diezazueketen koordinatzaileak.

Bihurtu ekonomia sozialari lotutako irabazi-asmorik gabeko Som Comunitatseko partaide

Bat egin Ekonomia Sozialeko eta Solidarioko Energia Komunitateen Sarearekin, eta partekatu ezagutzak eta esperientziak.

Hartu parte lankidetzan eta jabetza kolektiboan oinarritutako proiektu batean.

Bihurtu lankidetza-proiektu bateko partaide energia-trantsizioaren eta energia-komunitateen erreferentziekin batera; besteak beste, Som Energia, ePlural, Som Mobilitat, Goiener, Ecooo eta Aeioluz.

Energia-etorkizun justuagoa eta jasangarriagoa

Som Comunitatsen plataformarekin eta koordinatzailearen laguntzarekin, ikuspegi komunitariotik sustatu ahal izango duzue energia-trantsizioa; soluzio digitalak eskaintzen ditu energiaren kudeaketa deszentralizaturako, eta energia-etorkizuna justuagoa eta jasangarriagoa izatea ahalbidetzen du.

Plataformaren tresnak

Webgunea eta hedapena
Ikusgaitasuna, hedapena eta bazkideen alta
  • Zure komunitatearen webgunea
  • Partekatu erraz komunitatearen webgunea sare sozialetan
  • Baliabideak, gidak eta ohiko galderen erantzunak
  • Jarri harremanetan zure komunitateko pertsonekin
  • Izan Komunitateen Sareko partaide

Foroa
Baliabideak eta sarean lan egitea
  • Ezagutu ekosistemaren baliabideak eta esperientziak
  • Partekatu ezagutza eta argitu zalantzak taldean
  • Eskuratu ezagutza, bai arlo komunitarioan, bai energia-arloan
  • Jarri harremanetan beste pertsona eta komunitate batzuekin
  • Ospatu sarearekin energia-trantsiziorantz egindako urrats txiki bakoitza

Kudeaketa-eremua
Administratzaileentzako kudeaketa-bulegoa
  • Kudeatu komunitateko bazkideen altak eta aldaketak
  • Koordinatu kapital-ekarpenak modu integralean
  • Bidali mezuak erraz zuen komunitatera
  • Kudeatu komunitatearen zerbitzuen fakturak eta ordainketak
  • Kudeatu autokontsumo kolektiboak
  • Kudeatu mugikortasun elektriko partekatua (laster)
  • Gehitu plataforma bakarrean modu integralean kudeatu beharreko beste zerbitzu batzuk (laster)

Som Comunitats aplikazioa
Bazkideen bistaratzea eta kudeaketa
  • Ikusi eta kudeatu zuen energia-zerbitzuak
  • Ikusi zuen eragina, zuen komunitatearen eragina eta Komunitateen Sarearen eragina
  • Kontsultatu fakturak eta kontratuko dokumentazioa
  • Konektatu foroarekin

  • Android-eko eta iPhone-ko mugikorretarako aplikazioa

Plataformako tresnen laburpena

Plataformaren balioak

Soluzio integrala

Komunitateen askotariko arlo eta dimentsioei (energiarena, komunitarioa, ekonomikoa edo zergena) erantzuteko pentsatutako plataforma.

Zerbitzu eta hornitzaile berriak hartzeko irekia

Askotariko zerbitzuen beste aplikazio batzuetara konektatu eta egokitu daitekeen plataforma.

Europa mailako lankidetza

Beren lurraldeetan energia-trantsizioaren arloan erreferentzia diren beste eragile batzuekin elkarlanean eraikitzen ditugu tresnak.

Ekonomia sozialean oinarritua

Guztien onura lortzeko lankidetzan eta jabetza kolektiboan oinarritutako paradigma-aldaketaren alde egiten duten ekimen sozioekonomikoak.

Gobernantza demokratikoa

Tartean diren eragile guztiek komunitatearen alde egiten dute, eta aktiboki jarduten dute haren norabidean eta erabakiak hartzen.

Lankidetzan oinarritutako garapena

Arkitektura digitala, garapen-taldeek modu paraleloan lan egin dezaten pentsatua, balio berri kolektibizagarria eraikitzeko.

Plataformaren balioak

Soluzio integrala

Komunitateen askotariko arlo eta dimentsioei (energiarena, komunitarioa, ekonomikoa edo zergena) erantzuteko pentsatutako plataforma.

Zerbitzu eta hornitzaile berriak hartzeko irekia

Askotariko zerbitzuen beste aplikazio batzuetara konektatu
eta egokitu daitekeen plataforma.

Europa mailako lankidetza

Beren lurraldeetan energia-trantsizioaren arloan erreferentzia diren beste eragile batzuekin elkarlanean eraikitzen ditugu tresnak.

Ekonomia sozialean oinarritua

Guztien onura lortzeko lankidetzan eta jabetza kolektiboan oinarritutako paradigma-aldaketaren alde egiten duten ekimen sozioekonomikoak.

Gobernantza demokratikoa

Tartean diren eragile guztiek aktiboki parte hartzen dute komunitatearen norabidea finkatzen eta erabakiak hartzen.

Lankidetzan oinarritutako garapena

Arkitektura digitala, garapen-taldeek modu paraleloan
lan egin dezaten pentsatua, balio berri kolektibizagarria eraikitzeko.

Som Comunitatsen ekosistema

Ekosistemarekin batera eraikitzen ditugu tresna digitalak, eragile ugarirekin konektatzeko eta energia-komunitateek aukera izan dezaten zerbitzuak ugaritzeko eta kudeaketan eraginkortasuna areagotzeko eta kostuak murrizteko.

Koordinatzaileak

Ekonomia sozialeko erakundeek osatzen dituzte koordinatzaileak, eta energia-komunitateak sortzen, kudeatzen eta koordinatzen laguntzen dute.

Hornitzaileak

Plataformaren bitartez, energia-komunitateak ekonomia sozialeko balioetan oinarrituta martxan jartzeko behar diren zerbitzu-hornitzaileak kontratatzen eta kudeatzen laguntzen dugu.

Preskriptoreak

Aliantza estrategikoak ehuntzen ari gara beren ekintza-ildoen artean energia-trantsiziorako funtsezko elementu gisa energia-komunitateak sustatzea aipatzen duten hainbat erakunde eta administrazio publikorekin.

Jarri gurekin harremanetan

Som Comunitatsek ekonomia sozialeko energia-komunitateei eskaintzen dizkien zerbitzuetakoren bati buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan formulario honen bitartez, eta lehenbailehen erantzungo dizugu.

Oraingoz, Som Comunitatsek ez du telefono bidezko arreta-zerbitzurik, ezta bezeroarentzako zuzeneko arreta-punturik ere. Nagusiki posta elektroniko bidez ematen dugu arreta.

Irakurri ohiko galderen erantzunak eta eskuragarri dauden gidak kontsultaren bat egin aurretik; horrela, bizkorragoak eta eraginkorragoak izango gara.

"*" indicates required fields

This field is for validation purposes and should be left unchanged.