Lege-oharra
Webgune hau SOM COMUNITATS SCCLrena da (aurrerantzean, SOM COMUNITATS; IFZ: F19814490; helbidea: C/ Pic de Peguera, 11, 17003, Girona, Espainia; Kataluniako Kooperatiben Erregistro Orokorrean jasoa, 1. idazpenarekin, 16334 inskripzio-orrian).
Edozein kontsulta egiteko, jarri gurekin harremanetan info@somcomunitats.coop helbide elektronikora idatzita.
Espainiar Estatuan soilik aplikagarria den araudiak erregulatzen du webgune hau, eta haren menpe geratuko dira webgunea erabiltzen duten Estatuko eta Estatuz kanpoko herritarrak.
ERABILTZAILEAK ez du ezer ordaindu behar gure webgunean sartzeko, eta sartzen den unean indarrean dauden erabilera-baldintzei jarraikiz erabiliko du. Beraz, arretaz irakurri behar dira erabilera-baldintzak. ERABILTZAILEA ez badago ados erabilera-baldintza hauekin, ataria erabiltzeari utzi beharko dio, eta haren bitartez jarduteari. Gurekin harremanetan jar daiteke erabilera-baldintzekin lotutako edozein zalantza argitzeko.
Gutxienez 18 urte beteta eduki behar dira gure atariaren bitartez datu pertsonalak emateko eta produktuak erosteko, edo, hala badagokio, kontratatzeko gaitasun juridiko nahikoa izan behar da.
A. Jabetza intelektuala
Eduki, testu, irudi eta iturburu-kode guztiak SOM COMUNITATSenak dira, edo haien ustiapen-eskubideak saldu dizkioten hirugarrenenak, eta jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideek babesten dituzte.
ERABILTZAILEAK pribatuki baino ezin ditu erabili, irabazi-asmorik gabe, eta berariazko baimena behar du haiek aldatzeko, kopiatzeko, ustiatzeko edo banatzeko, baita haien titularrari dagokion edozein eskubide baliatzeko ere.
SOM COMUNITATS marka erregistratu bat da, eta debekatuta dago hura gure baimenik gabe kopiatzea, imitatzea, erabiltzea edo txertatzea.
Gure atarirako estekak ezartzeak ez du haren gaineko eskubiderik ematen. Era berean, gure webgunerako esteka bat ezartze hutsak ez du eskubiderik ematen nork bere burua kolaboratzailetzat edo bazkidetzat jotzeko.
SOM COMUNITATSek ez du erantzukizunik izango hirugarrenek haren atarian argitaratutako artikulu eta irudien jabetza intelektualeko eskubideei buruz egindako ezein erreklamazioren gainean.
Erabat debekatuta dago gure ataria osorik edo partez imitatzea edo gure webgunerako estekak ezartzea, SOM COMUNITATSi baimena eskatu ez bazaio.
B. Sarbide- eta erabilera-baldintzak
Ez da ezer ordaindu behar gure webgunean sartzeko, eta ez da harpidetu edo erregistratu behar. Hala ere, zerbitzu zehatz batzuk ERABILTZAILE jakinentzat baino ez dira, eta erregistratu eta/edo pasahitz bidez identifikatu behar da haiek erabiltzeko. Behar bezala identifikatuta egongo dira zerbitzu horiek webgunean.
Datu pertsonalak bidaliz gero, ERABILTZAILEAK berariaz onartuko du gure pribatutasun-politika.
ERABILTZAILEAK fede onez eta ordena publikoko arauak eta erabilera-baldintza orokorrak errespetatuz sartu behar du gure webgunean. ERABILTZAILEA bere erantzukizunpean soilik sartuko da gure webgunean, eta hirugarrenei edo guri eragindako kalte-galeren erantzulea izango da, halakorik bada.
ERABILTZAILEAK berariaz debekatuta dauka erabilera-baldintza hauetan eta, hala badagokio, produktu jakinen erosketa arautzen duten baldintza partikularretan ezarritakoez bestelako prozeduren bitartez erabiltzea eta lortzea webgune honetan eskaintzen diren zerbitzu, produktu eta edukiak.
ERABILTZAILEAK debekatuta dauka gure sistema informatikoei funtzionamendu-gainkarga eragiten dien edozein eratako ekintzak egitea gure atarian, birusak sartzea, edo gure webgunearen ohiko funtzionamendua aldatzen duten edo, azken batean, gure sistema informatikoei kalteak eragin diezazkieketen robotak edo softwarea instalatzea.
Kontuan izanik zaila dela gure webgunearen bitartez kontsultatu daitezkeen hirugarrenen webguneak dituzten informazioa, edukiak eta zerbitzuak kontrolatzea, jakinarazten dizugu SOM COMUNITATSek ez duela erantzukizunik hartuko haien gainean, hargatik eragotzi gabe haien legezkotasuna zaintzen saiatuko dela ahal den neurrian.
SOM COMUNITATSek beretzat gordeko du edozein ERABILTZAILERI baja emateko eskubidea, erakundeak uste badu gure webgunearen erabilera arautzen duten baldintzak urratu dituela. Halaber, beretzat gordeko du erabilera-baldintza orokor hauek urratzen dituztenen aurka legezko ekintza egokiak gauzatzeko eskubidea.
C. Pribatutasun-politika
Konfidentzialtasuna eta segurtasuna SOM COMUNITATSen funtsezko balioak dira, eta, beraz, geure gain hartzen dugu ERABILTZAILEAREN pribatutasuna une oro bermatzeko eta beharrezkoa ez den informazioa ez eskatzeko konpromisoa.
Gutxienez 14 urte beteta eduki behar dira datu pertsonalak emateko, eta berariaz onartu behar da gure pribatutasun-politika.
ERABILTZAILEA izango da SOM COMUNITATSi edo hirugarren bati zuzenean edo zeharka eragindako edozein kalte edo galeraren erantzule bakarra formularioetan datu faltsuak, okerrak, osatugabeak eta/edo eguneratu gabeak jarri baditu, eta/edo hirugarrenenak eman baditu haien adostasunik izan gabe.
D. Erantzukizunak
Webgune hau ERABILTZAILEAREN eskura jartzean, kalitate handiko zerbitzua eskaini nahi diogu, eta ahalik eta ardura handiena jarriko dugu zerbitzua ematean eta bitarteko teknologikoak erabiltzean. Hala ere, SOM COMUNITATSek ez du bermatzen zerbitzua beti eta etenik gabe erabilgarri egongo denik, litekeena baita arazoak egotea Interneteko sarean, matxurak gailu informatikoetan, edo ustekabeko beste egoera batzuk. Hortaz, ERABILTZAILEAK adierazten du arrazoizko muga batzuen barruan onartuko dituela halako egoerak.
Erabilera-baldintza espezifiko batzuek hala dagokionean araututakoa gorabehera, gure produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa eta aurkezpen korporatiboa biltzen da gure webgunean; hortaz, SOM COMUNITATSek ez du erantzukizunik izango ERABILTZAILEARENGAN sortzen dituen edozein motatako espektatiben gainean.
Gure webgunearekin erlazionatutako guztia Espainiako legeen pean baino ez dago. Webgune honen interpretazioari eta edukiari dagokienez alderdien artean edozein eratako desadostasun edo bat ez etortzerik gertatzen bada, legez dagozkien auzitegi eta epaitegien mende geratuko dira alderdi guztiak.
E. Webgunean sartzeko baldintza orokorren indarraldia
2025/04/08an aldatu dira erabilera-baldintza hauek. Edonoiz alda ditzakegu; mesedez, begiratu argitaratze-data gure webgunera konektatzen zaren bakoitzean; horrela, ziur jakingo duzu ez dela gertatu eragiten dizun ezein aldaketa.
Gure webgunearen erabilera-baldintzekin lotutako edozein alderdiri dagokionez, jarri gurekin harremanetan goian adierazitako datuak erabiliz, edo jo Lant Abogados-era: info@lant-abogados.com edo https://www.lant-abogados.com.