Pribatutasun-politika
Konfidentzialtasuna eta segurtasuna SOM COMUNITATSen funtsezko balioak dira, eta, beraz, geure gain hartzen dugu erabiltzailearen pribatutasuna une oro bermatzeko eta beharrezkoa ez den informazioa ez eskatzeko konpromisoa. Jarraian, gure pribatutasun-politikari buruz behar duzun informazio guztia emango dizugu biltzen ditugun datu pertsonalei dagokienez, eta alderdi hauek azalduko dizkizugu:
- Nor da datuen tratamenduaren arduraduna?
- Zer helburutarako biltzen ditugu eskatzen dizkizugun datuak?
- Zein da datuak tratatzeko legitimazioa?
- Zenbat denboran gordetzen ditugu?
- Nori jakinarazten zaizkio zure datuak?
- Zer eskubide dituzu?
1. Tratamenduaren arduraduna
SOM COMUNITATS SCCL (F19814490)
C/ Pic de Peguera, 11
17003, Girona
info@somcomunitats.coop
Kontuan izanik webgune/plataforma honek (aurrerantzean, “webgunea” edo “plataforma”) energia-komunitateen ekosistemaren garapena eta hazkundea sustatzea duela helburu, eta nagusiki bitartekaritza-zerbitzu integrala ematen diela energia-komunitateei, baliteke zerbitzu edo ekintza jakin batzuk dagokion energia-komunitatearekin zuzenean egitea; hortaz, hura izango da zure datuen tratamenduaren arduraduna, eta haren pribatutasun-baldintza espezifikoak onartu beharko dituzu.
2. Hauen bitartez bidalitako datuen tratamenduen helburuak, legitimazioa eta kontserbazioa:
- HARREMANETARAKO FORMULARIOA
Helburua: bitarteko bat eskaintzea gurekin harremanetan jartzeko, zure informazio-eskaerei erantzun diezaiegun eta gure zerbitzu eta jardueren jakinarazpenak bidal diezazkizugun, baita bitarteko elektronikoak erabiliz ere, onarpen-laukia markatzen baduzu.
Legitimazioa: erabiltzaileak adostasuna ematea harremanetarako formularioaren bitartez informazioa eskatzen digunean eta informazioa jaso nahi duela onartzeko laukia markatzen duenean.
Kontserbazioa: gure formularioaren bitartez egin diguzun eskaera ebazten den arte, edo eskaerari posta elektronikoz erantzuten diogun arte, tratamendu berri bat sortu ez baduzu. Bidalketa komertzialak jasotzea onartu baduzu, haiei baja emateko eskatzen duzun arte.
- FOROAN ERREGISTRATZEKO FORMULARIOA
Helburua: webguneko foroaren erabiltzaile gisa alta ematea, han interakzioan aritu ahal izateko. Onarpen-laukia markatzen baduzu, gure zerbitzu eta jarduerei buruzko jakinarazpenak bidaltzea ere izango da helburua, baita bitarteko elektronikoak erabiliz ere.
Legitimazioa: erabiltzaileak adostasuna ematea.
Kontserbazioa: foroan erregistratutako erabiltzaileak baja emateko eskatzen duen arte, eta, ondoren, legez ezarritako epeetan. Bidalketa komertzialak: erabiltzaileak baja emateko eskatzen duen arte.
- ENERGIA-KOMUNITATE BERRIARI ALTA EMATEKO FORMULARIOA
Helburua: energia-komunitate bati alta ematea gure plataforman, eta gure webgunean erregistratuta dauden energia-komunitateentzako zerbitzuak erabiltzeko aukera ematea. Gure zerbitzu eta jarduerei buruzko jakinarazpenak bidaltzea, baita bitarteko elektronikoak erabiliz ere.
Legitimazioa: plataforman erregistratutako energia-komunitatearekin akordioa egitea. Plataforman erregistratutako energia-komunitateak jakinaren gainean edukitzeko arduradunak duen interes legitimoa.
Kontserbazioa: erregistratutako energia-komunitateak baja eskatzen duen arte, eta, ondoren, legez ezarritako epeetan.
* Hirugarrenen datu pertsonalak emanez gero (energia-komunitatearen harremanetarako pertsonak), erabiltzaileak bere erantzukizunpean adierazten du haien adostasuna duela eta beharrezko informazio guztia eman diela haien datu pertsonalak tratatzeko helburuei eta moduari buruz.
- ENERGIA-KOMUNITATE BATEKO PARTAIDE IZAN NAHI DUEN ERABILTZAILEARI ALTA EMATEKO FORMULARIOA
Helburua: energia-komunitate bateko bazkide izan nahi duen pertsona gisa erregistratzeko prozesua kudeatzeko tratatuko dira zure datuak, baita agian interesatuko zaizkizun energia-komunitate berrien jakinaren gainean edukitzeko ere. Eratze-bidean dagoen energia-komunitate bati laga ahal izango zaizkio zure datuak, hango partaide izan nahiko zenukeela jakin dezan eta harremanetan jar zaitezten, gero bazkide bihurtzeko. Energia-komunitateak, arduradun gisa, informazio egokia emango dizu zure datuen tratamenduari buruz.
Onarpen-laukia markatzen baduzu, jakinarazpenak bidali ahal izango dizkizugu SOM COMUNITATSen zerbitzu eta jarduerei buruz, baita bitarteko elektronikoak erabiliz ere.
Legitimazioa: erabiltzaileak adostasuna ematea.
Kontserbazioa: energia-komunitatea eratzen den arte gordeko dira zure datuak, eta hura bihurtuko da zure datuen tratamenduaren arduraduna. SOM COMUNITATSen bidalketa komertzialak: erabiltzaileak baja emateko eskatzen duen arte.
- JADA ERATUTA DAGOEN ENERGIA-KOMUNITATE BATEAN ERABILTZAILE BATI ALTA EMATEKO FORMULARIOA
Helburua: eratutako energia-komunitateko bazkide berri gisa erregistratzeko prozesua kudeatzea. SOM COMUNITATSek bilduko ditu zure datuak, energia-komunitateko datuen tratamenduaren eragile den heinean, eta, nolanahi ere, hari lagako zaizkio, behin betiko alta kudea dadin. Energia-komunitateak, arduradun gisa, informazio egokia emango dizu zure datuen tratamenduari buruz.
Onarpen-laukia markatzen baduzu, SOM COMUNITATSen zerbitzu eta jarduerei buruzko informazioa bidaltzea ere izango da helburua, bitarteko elektronikoak erabiliz.
Legitimazioa: erabiltzaileak adostasuna ematea.
Kontserbazioa: bidalketa komertzialak: erabiltzaileak baja emateko eskatzen duen arte.
- MEZU ELEKTRONIKOAK BIDALTZEA.
Helburua: informazio-eskaerei erantzutea, eskaerak artatzea, eta kontsultak edo zalantzak argitzea.
Legitimazioa: erabiltzaileak adostasuna ematea posta elektronikoz informazioa eskatzen digunean.
Kontserbazioa: eskaerari posta elektronikoz erantzuten diogun arte, tratamendu berri bat sortu ez baduzu.
- GURE BULETINEKO HARPIDETZA
Helburua: bitarteko elektronikoak erabiliz gure zerbitzuei eta/edo jarduerei buruzko jakinarazpenak bidaltzea.
Legitimazioa: erabiltzaileak adostasuna ematea gure bidalketa komertzialetara eta/edo buletinetara harpidetzen denean.
Kontserbazioa: erabiltzaileak adostasuna kendu eta zerbitzuan baja emateko eskatzen duen arte.
Zure datu pertsonalak emateko betebeharra eta datuak ez ematearen ondorioak.
Gutxienez 14 urte beteta eduki behar dira datu pertsonalak emateko, edo, hala badagokio, kontratatzeko gaitasun juridiko nahikoa izan behar da.
Eskaerak kudeatzeko eta/edo kontratatzen dituzun zerbitzuak emateko, beharrezkoak dira eskatutako datu pertsonalak; hortaz, ematen ez badizkiguzu, ezin izango dizugu arreta egokia eman, ezta eskatu duzun zerbitzua ere.
3. Zure datuen hartzaileak
Zure datuak konfidentzialak dira, eta ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharrik ez badago.
Webgune honen bitartez egindako gestio jakin batzuetan, SOM COMUNITATSek bilduko ditu zure datuak, dagokion energia-komunitateko datuen tratamenduaren eragile gisa. Hortaz, tratamenduaren arduraduna den energia-komunitateari lagako zaizkio datu horiek, eta hark emango dizu zure datuen tratamenduari buruzko informazioa. Kasu horiek behar bezala identifikatuko dira webgunean.
4. Datu pertsonalekin erlazionatutako eskubideak
Edonoiz kendu dezakezu adostasuna, zure datuen tratamendurako eman baduzu. Adostasuna kendu arren, harpidetza-kontratua betearazi egingo da, baita aurretik sortutako harremanak ere.
Halaber, eskubide hauek balia ditzakezu:
- Datu pertsonaletara irispidea izateko eskatzea, edo, okerrak direnean, haiek zuzentzeko eskatzea.
- Datuak ezerezteko eskatzea, besteak beste dagoeneko beharrezkoak ez badira bildu zirenean zituzten helburuak betetzeko.
- Egoera jakin batzuetan datuen tratamendua mugatzeko eskatzea.
- Zure datuen tratamenduari aurka egiteko eskatzea, zure egoera bereziarekin erlazionatutako arrazoiengatik.
- Datuen eramangarritasuna eskatzea araudian ezarritako kasuetan.
- Araudi aplikagarrietan aitortutako beste eskubide batzuk.
Non eta nola balia ditzakezu zure eskubideak? Arduradunari zuzendutako idazki bat haren posta-helbidera edo helbide elektronikora bidaliz (A atalean jasoak); “Datu pertsonalak” erreferentzia adieraziko da, eta zer eskubide baliatu nahi den eta eskubide horrek zer datu pertsonali eragiten dien zehaztuko da.
Enpresarekin desadostasunak egonez gero zure datuen tratamenduari dagokionez, erreklamazio bat aurkez dezakezu Datuak Babesteko Agintaritzan (www.aepd.es).
5. Cookieak
Webgune honek cookie teknikoak, pertsonalizazio-cookieak eta analisi- eta publizitate-cookieak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, konexioari eta/edo gailuari buruzko datuak tratatzeko, baita nabigazio-ohiturei buruzkoak ere, estatistikak lortzeko eta publizitatea egiteko.
Hori dela eta, gure webgunean sartzen zarenean, Informazioaren Gizarteko Zerbitzuen Legearen 22. artikulua betez, aipatutako cookieak tratatzean, haiek erabiltzeko adostasuna eskatu dizugu, eta haiei buruzko informazioa eman dizugu.
6. Zure datu pertsonalen segurtasuna
Zure datu pertsonalen segurtasuna zaintzeko, jakinarazten dizugu behar diren neurri tekniko eta antolakuntzako neurri guztiak hartu ditugula emandako datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko, aldatu edo gal ez daitezen, edo baimenik gabeko tratamenduak edo irispideak gerta ez daitezen.
7. Zure datuak eguneratzea
Zure datu pertsonalak eguneratuta eduki ahal izateko, edozein aldaketaren berri eman behar diguzu beti; bestela, ez gara izango datu horien egiazkotasunaren erantzule.
Ez gara izango pribatutasun-politikaren erantzule gure webgunean dauden esteken bitartez hirugarrenei ematen dizkiezun datu pertsonalei dagokienez.
Baliteke pribatutasun-politika hau aldatzea gure webgunean edo datu pertsonalei buruzko lege edo jurisprudentzietan aldaketarik baldin bada; hortaz, irakurri egin beharko duzu webgunearen bitartez zure datuak ematen dizkiguzun bakoitzean.