Administrazio publikorako energia-komunitateak
Udalek, eskualde-kontseiluek eta aldundiek ere energia-komunitateekin bat egin dezakete

Aurkitu
zure zonaldeko energia-komunitatea, izena emateko
Dagoeneko eman dezakezu izena energia-komunitatean administrazio publiko gisa
Zer onura jasotzen ditu administrazio publikoak energia-komunitatean parte hartu edo hura sustatzeagatik?
Administrazio publikoei onura asko dakarzkie energia-komunitateak sustatzen laguntzeak eta haietako partaide izateak.

Onura sozialak
Herritarrak eta enpresak ere erakartzea, autonomia handiagoa izan dezaten lurraldean bultzatu nahi den energia-ereduari buruzko erabakiak hartzean, inor baztertu gabe. Energia-eraginkortasuneko neurriak babestea, energia-eskaria optimizatzeko.

Onura ekonomikoak
Enplegu-sorkuntza sustatzea, eta energia berriztagarrien eta energia-zerbitzuen sektorearekin zuzenean edo zeharka lotutako tokiko negozioen garapena bultzatzea. Finantzaketa eta dirulaguntzak lortzen laguntzea, erabakiak kide guztien artean hartzera eta jabetza guztien artean banatzera daraman esparru juridiko baten barruan.

Ingurumen- eta osasun-onurak
Hautabide garbia, tokikoa, segurua eta gero eta errentagarriagoa eskaintzea energia berdea sortzeko eta kontsumitzeko. Gas kutsatzaileen isurpenak murrizten laguntzea, osasunerako oso kaltegarriak baitira. Eredua aldatzea, egungo eta etorkizuneko belaunaldietan eragina izan dezan.

Energia-komunitateek
eskaintzen dituzten zerbitzuak
Ezagutu energia-komunitateek
eskaini ditzaketen energia- eta partaidetza-zerbitzu guztiak

Komunitateen bidez energia berriztagarria sortzea
Energia fotovoltaikoa, eolikoa, hidraulikoa, biogasa edo biomasa, etab.

Mugikortasun jasangarria
Mugikortasun jasangarria eta partekatua bultzatzea (autoak, bizikletak, furgoneta elektrikoak…).

Energia-
eraginkortasuna
Eraikinen isolamenduak, etxetresna elektrikoak edo
makinak hobetzea, eraginkorragoak izateko.

Herritarren
prestakuntza
Energiarekin,
ingurumenarekin eta gizartearekin loturiko alderdiak ikastea, eta haiei buruz kontzientziatzea.

Energia termikoa eta
klimatizazioa
Sistema berriztagarriak (aerotermia, biomasa…), proposamen kolektiboetatik abiatuta.

Erosketa
kolektiboak
Sutako egurra, plaka fotovoltaikoak, aerotermia-sistemak, biomasazko galdarak, besteak beste.

% 100 berriztagarria den energiaren hornikuntza
% 100 berriztagarria den energia hornitzea da komunitatearen helburu nagusietako bat.

Emantzipazioa
eta eraldaketa
Energia-oligopolioa osatzen duten enpresa handien menpe egoteari utziko diogu.
Arrakasta-kasuak
Inspirazio-iturri diren energia-komunitateak
Esperientziak
Hona hemen energia-komunitateak sustatzen diharduten pertsonen iritziak eta bizipenak
“Energia-komunitateek herritarrak eta udalak berak ahalduntzen dituzte. Energia-trantsizioa lortu nahi badugu, energia-komunitateak funtsezko pieza dira”.

Lluís Vidal
Manresako Udaleko Enpleguko eta Ekintzailetzako zinegotzia
“Energia-komunitateek gauza positibo ugari dakarzkiete udalerriei eta hirietako auzoei, ez bakarrik energia sortzeko aukera. Komunitatea sortzean, elkarri laguntzeko proiektuak sortzen ditugu”.

Juli Silvestre
Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko, Hirugarren Sektoreko eta Kooperatibetako zuzendari nagusia
“Bide hori ez dugu bakarrik egin behar. Horren harira, Som Comunitatsek Terres de l’Ebreko komunitateekin eta estatu osokoekin harremanetan egoten laguntzen digu”.

Sílvia Garcia
Santa Maria de Palautorderako energia-komunitatea eta Sant Celoniko energia-komunitatea (Vallès Oriental)

Ohiko galderak
Energia-komunitateetako partaide izan nahi duten partikularrek egiten dizkiguten galderarik ohikoenak bildu ditugu
Lurralde bereko hainbat eragilek (pertsonak, dendak, erakundeak, etab.) osatutako erakundeak dira. Eragile horiek modu parte-hartzaile eta demokratikoan elkartzen dira tokiko energia berdea sortzeko (elektrikoa, termikoa…) eta energia hori egunero erabili ahal izateko (etxean, lanean, autoan…). Ekonomia sozialeko energia-komunitateen balio erantsi handiena da partaide dituzten pertsonenak direla haren energia-zerbitzuak, eta haiek erabiltzeko direla.
Energia-komunitateak halakotzat hartu daitezen, beharrezkoa da komunitateko kideak formula juridiko jakin baten pean elkartzea, bazkide direnek modu irekian eta borondatez parte hartu dezaten. Hori dela eta,ekonomia sozialeko formula juridikoak erabil daitezke (kooperatibak eta elkarteak), eta, haiei esker, energia-baliabideak ekoizteko eta erabiltzeko modua eraldatzen dituzten dinamikak sortzen dira. Bazkideak eurak (fisikoak eta/edo juridikoak) dira energia-komunitatearen jabeak, eta gizarte- eta ingurumen-izaerako eragin eraldatzailea sortzen dute lurraldean.
Tokiko energia berdea sortzeko, eta agenteen eta lurraldearen ahalmenen arabera, energia ekoizteko iturri hauek erabil daitezke:
- Energia fotovoltaikoa, autokontsumo kolektiboko instalazioen bidez. Energia berriztagarrien autosorkuntza erregulatzen duen araudi berriari esker, sortzen den energia elektrikoa hainbat hornitze-punturen artean banatuko da zuzenean, 500 metroko inguruan, baina 2.000 metrora ere zabaldu ahal izango da, baldin eta teknologia fotovoltaikoa soilik erabiltzen bada eta teknologia hori estalki batean edo hainbatetan, industria-lurzoruan edo helburu nagusitzat argindarra sortzea ez duten egituretan kokatuta badago. 500 edo 2.000 metroko distantzia hori gainditzeko, beharrezkoa da sortutako energia esleitzeko sistema birtual alternatibo konplexuagoak eta kostu handiagokoak ezartzea.
- Energia berriztagarria sortzea parke fotovoltaikoetan, haize-energiakoetan edo biogas-zentraletan, argia argindar-sarean saltzeko eta nahi den enpresa merkaturatzailearekin hitzarmen bat edukitzeko.
- Lurraldeko baliabide organikoen bitartez sortutako berotze-sareak, berokuntza eta ur beroa eskaintzeko.
- Haize-energia.
Energia hori etxean, enpresetan, udal-ekipamenduetan, mugikortasunean eta auto elektrikoen kargan erabil daiteke, besteak beste. Gainera, energia-komunitateek aholkularitza-zerbitzuak eskain ditzakete hainbat gairi buruz: energia-eraginkortasuna, mugikortasun iraunkorra, telefonia mugikorra, Internet partekatua, trebakuntza eta produktu edo zerbitzuen erosketa kolektiboa (energia, eguzki-instalazioak, auto elektrikoa, etab.).
Era guztietako eragileek esku hartu dezakete. Eragile horietako bakoitzak energia-komunitateak adostu duen eginkizuna izango du (eskumenen esparruaren eta lege-esparruaren arabera). Hona hemen identifikatzen diren eragile nagusietako batzuk: herritar antolatuak, administrazio publikoak, enpresak eta gizarte-erakundeak, eta gizabanakoak. Partaidetza irekia eta borondatezkoa da beti.
Hona hemen energia-komunitateen onurak:·
- Ingurumenekoak: zero kilometroko energia-zerbitzuak sortzen dira, tokian bertan ekoizten eta kontsumitzen direnak. Energia-komunitateek CO2 isurpenak murrizten laguntzen dute, energia berdea eta berriztagarria ekoitziz.
- Sozialak: energia-eredua demokratizatzeko mekanismo bat dira. Energia-komunitaten bidez, energiarako irispide unibertsala eta lurraldearen energia-subiranotasuna bermatzen ditugu, eta energia-pobretasunaren ondorioak arintzeko lan egiten dugu. Bestalde, energia-komunitateek bertan parte hartzen duten pertsonak ahalduntzen dituzte, haiek baitira energiaren jabeak eta erabakiak hartzen parte hartzen baitute; tokiko komunitateak sendotzen dituzten auzotasun-harremanak ere sustatzen dituzte.
- Ekonomikoak: energia-komunitateekin, energia-kontsumoen hileko zenbatekoa murritz dezakegu, eta, aldi berean, aberastasuna sortu energia-komunitatearen beraren lurraldean, tokiko agenteekin lan egitea lehenesten baita.