

Kunkana Energia Berriztagarrien Komunitatea herri mailako proiektua da, eta haren
xedea Lezoko elkarte, entitate, merkatari eta, oro har, herritarrei energia proiektuetan
parte hartzeko beharrezkoak diren zerbitzuak eta babesa eskaintzea da.
Kunkana komunitatearen kohesioa eta elkarrekintza erronka gisa harturik,
energia-trantsizio jasangarria dugu helburu. Eredu burujabe, inklusibo eta berdinzale
baten bidez, unean uneko beharrak ezagutu eta asebete nahi ditugu.
Komunitatea eratu ahala, era askotako proiektuak garatuko ditugu. Parte hartu nahi?
Koordinatzailea:
Eskura dauden energia-zerbitzuak:
_deskribapen_laburra_
Koordinatzailea:
Eskura dauden energia-zerbitzuak:

Zenbait eragile eta herritarren lanari esker, eta udalaren laguntzarekin, sortu dugu
sozietate kooperatiboa: Kunkana Energia Berriztagarrien Komunitatea. “Kunkana”
toki izena da. Olatzar, Lopene eta Mikura errekak elkartzen diren lekua da. Bertatik
Zubitxo errekaren bitartez itsasoratzen direlarik, modu berean herritarrok ere bat eginik
aurrera egin nahi dugu.
Irabazi asmorik gabeko Kooperatiba Sozietate honen bidez, energia-trantsizioaren eta
aldaketa klimatikoaren erronkei aurre egin ahal izango diegu, elkarrekin ahalduntzen
joan ahala.
Kunkanak hainbat ardatz ditu:
● Guztion ongizateari modu jasangarrian eragiteko pertsonak erdigunean jartzea,
ez helburu ekonomikoak.
● Energiarekiko dugun harremana eraldatu nahi dugu, elkarren arteko
harremanak sendotuz.
● Zenbait proiektu: energia berriztagarrien sorkuntza, mugikortasun proiektuak,
kontzientziazio-kanpainak, eraginkortasuna handitzeko aholkularitza eta
trebakuntza…
Komunitatea aktibatzeko, energia berriztagarrien instalazioak martxan jartzea dugu
abiapuntu. Eguzki-panelen autokontsumo kolektiboen bidez, energiaren kudeaketa
eraldatuko dugu gizarte eskuzabal, parte-hartzaile eta burujabeago baten mesedetan.
_number_of_members_ pertsona eta kide-entitateak
Bazkide izateko eta zerbitzuetarako sarbidea eskatzeko
-tik
energia komunitatea
_deskribapen_luzea_
_kide_kopurua_ pertsona eta kide-entitateak
Bazkide izateko eta zerbitzuetarako sarbidea eskatzeko
-tik
energia komunitatea

Partekatu zure bizilagunekin eta lagundu hazten Energia Komunitatea. Energia trantsizioa posible egiten dugu!


Geroz eta herritar gehiagok bat eginik berme handiagoa izango duelako egitasmoak. Erabakigarritasunean eta lanerako gaitasunean indar handiagoa izango dugulako. Bazkideak elkarte zein eragile izanik ere, balio garrantzitsuena pertsonak izango gara beti. Bazkide eginik komunitateari atxikikimendua ematearekin batera, bere babesa eta zerbitzu ezberdinak baliatzeko aukera izango duzue: Autokontsumo kolektiboak, ibilgailu elektrikoen zuzkidurak, aholkularitza… Momentu honetan xehetasunak lantzen
Bazkide egiteko derrigorrezko ekarpena egin beharko da, izaera eta motaren baitakoa izango da. Bazkide Erabiltzaileek jasotako zerbitzuei dagokien kuota ordaindu beharko dute. Urteko mantentze kuota eta 3-4 hileko instalazio kuota adibidez Bazkide laguntzaileek ordea hasierako ekarpena egin eta antzinatasuna gordetzeko aukera izango da. Oraindik xehetasun gehiago emateko goiz xamar da, baina zehaztu ahala jakinaraziko ditugu.

_zergatik_bihurtu_lankide_
_lankidetzan_bihurtu_prozesua_
Harremanetarako formularioa
Begiratu maiz egiten diren galderak eta Jarri harremanetan Energia Komunitatearekin
"*" indicates required fields
Helbidea
_kalea_, _posta_kodea_, _hiria_
Kontaktua
Harremanetarako formularioa
Begiratu maiz egiten diren galderak eta Jarri harremanetan Energia Komunitatearekin
"*" indicates required fields

Komunitateak aktibatzen ari diren pertsonak

Aktibatzeko prozesuan dauden komunitateak

Komunitate irekiak

Bazkideak
Sustatu eta finantzatu

Sustatu eta finantzatu

2025 Komunitateak Gara
2025 Komunitateak Gara