
Energia-komunitateei buruzko gidak eta baliabideak
Kontsultatu gure gida tematikoak, eta ezagutu hobeto zer diren energia-komunitateak, haien helburuak eta funtzionamendua, zerbitzu nagusiak eta benetako kasu inspiratzaileak. Baliabide osagarri gehiago nahi badituzu, sartu Som Comunitatsen foroan.
Kontsultatu gure gida tematikoak, eta ezagutu hobeto zer diren energia-komunitateak, haien helburuak eta funtzionamendua, zerbitzu nagusiak eta benetako kasu inspiratzaileak.

Energia-komunitateei buruzko gidak eta baliabideak
Kontsultatu gure gida tematikoak, eta ezagutu hobeto zer diren energia-komunitateak, haien helburuak eta funtzionamendua, zerbitzu nagusiak eta benetako kasu inspiratzaileak. Baliabide osagarri gehiago nahi badituzu, sartu Som Comunitatsen foroan.

Zer dira energia-komunitateak?
Partikular, erakunde, udal eta/edo enpresa txiki eta ertainen taldeak dira, eta, nagusiki, kooperatiba edo elkarte gisa antolatuta daude.

Nola jartzen dira martxan energia-komunitateak?
Energia-komunitateak martxan jartzeko faseak azalduko ditugu, komunitatearen zein energiaren ikuspuntutik.

Mugikortasun elektriko
partekatua
Gida honetan, energia-komunitateetako mugikortasun elektriko partekatua egoki ezartzeko gakoak azaltzen hasiko gara.

Zer dira energia-komunitateak?
Partikular, erakunde, udal eta/edo enpresa txiki eta ertainen taldeak dira, eta, nagusiki, kooperatiba edo elkarte gisa antolatuta daude.

Nola jartzen dira martxan energia-komunitateak?
Energia-komunitateak martxan jartzeko faseak azalduko ditugu, komunitatearen zein energiaren ikuspuntutik.

Mugikortasun elektriko
partekatua
Gida honetan, energia-komunitateetako mugikortasun elektriko partekatua egoki ezartzeko gakoak azaltzen hasiko gara.

Energia elektriko berriztagarria energia-komunitateen bidez sortzea
Gure gizarteak lehenbailehen utzi behar dio erregai fosilak erabiltzeari, eta gizarte justu eta jasangarri baterantz igaro behar du.

Energia-komunitateen 3 kasu praktiko
Gida honen xedea da proba pilotuen emaitzak azaltzea, modu kontzeptualizatuan, baita beste energia-komunitate batzuk erreplikatzen lagundu dezaketen erronkak eta ikaskuntzak partekatzea ere.

Energia-komunitateak sustatzeko forma juridikoak
Gida honen helburua da modu dibulgatiboan azaltzea energia-komunitateak eratzeko zer forma juridiko posible dauden eta zer ondorio dituzten.

Energia elektriko berriztagarria energia-komunitateen bidez sortzea
Gure gizarteak lehenbailehen utzi behar dio erregai fosilak erabiltzeari, eta gizarte justu eta jasangarri baterantz igaro behar du.

Energia-komunitateen 3 kasu praktiko
Gida honen xedea da proba pilotuen emaitzak azaltzea, modu kontzeptualizatuan, baita beste energia-komunitate batzuk erreplikatzen lagundu dezaketen erronkak eta ikaskuntzak partekatzea ere.

Energia-komunitateak sustatzeko forma juridikoak
Gida honen helburua da modu dibulgatiboan azaltzea energia-komunitateak eratzeko zer forma juridiko posible dauden eta zer ondorio dituzten.

Energia-komunitateentzako karga-puntuak
Auto elektrikoen bateria kargatzeko puntuak zer diren eta nola funtzionatzen duten azalduko dugu, baita energia-komunitateentzat zer potentzialtasun dituzten eta haiek instalatzeko zer urrats egin behar diren ere.

Energia-komunitateetan malgutasuna txertatzea
Energia-komunitateei erakustea beren energia-zerbitzuak malguak izan daitezkeela eta horrek sarrerak ekarriko dizkiela, nola ekonomikoak hala ingurumenekoak.

Energia-komunitateentzako karga-puntuak
Auto elektrikoen bateria kargatzeko puntuak zer diren eta nola funtzionatzen duten azalduko dugu, baita energia-komunitateentzat zer potentzialtasun dituzten eta haiek instalatzeko zer urrats egin behar diren ere.

Energia-komunitateetan malgutasuna txertatzea
Energia-komunitateei erakustea beren energia-zerbitzuak malguak izan daitezkeela eta horrek sarrerak ekarriko dizkiela, nola ekonomikoak hala ingurumenekoak.

Energia-komunitateak desazkunderako
Gida praktiko hau sortzearen arrazoia izan da energia-komunitate justuak eta konprometituak sustatzen lagundu nahi dugula, desazkundearen bidez.

Energia-komunitateak desazkunderako
Gida praktiko hau sortzearen arrazoia izan da energia-komunitate justuak eta konprometituak sustatzen lagundu nahi dugula, desazkundearen bidez.

Energia-komunitateentzako finantzaketa
Aurkezpen honen helburua da energia-komunitateentzako finantzaketaren gakoak azaltzea, oinarrizko kontzeptuak eta finantzaketa bilatzeko moduak barne.

Energia-komunitateentzako aniztasuna
10 baliabide eskaintzen ditugu energia-komunitateetan aniztasuna bultzatzeko, eta erlazionatutako beste baliabide batzuk Som Comunitatsen foroan partekatzera animatzen zaituztegu.

Energia-komunitateentzako finantzaketa
Aurkezpen honen helburua da energia-komunitateentzako finantzaketaren gakoak azaltzea, oinarrizko kontzeptuak eta finantzaketa bilatzeko moduak barne.

Energia-komunitateentzako aniztasuna
10 baliabide eskaintzen ditugu energia-komunitateetan aniztasuna bultzatzeko, eta erlazionatutako beste baliabide batzuk Som Comunitatsen foroan partekatzera animatzen zaituztegu.
Ohiko galderak
Zuen zalantza ez badago zerrenda honetan eta eskuragarri dauden gidetan ere ez badituzue erantzunak aurkitzen, idatz iezaguzue info@somcomunitats.coop helbidera, eta lehenbailehen artatuko zaituztegu.
Lurralde bereko hainbat eragilek (pertsonak, dendak, erakundeak, etab.) osatutako erakundeak dira. Eragile horiek modu parte-hartzaile eta demokratikoan elkartzen dira tokiko energia berdea sortzeko (elektrikoa, termikoa…) eta energia hori egunero erabili ahal izateko (etxean, lanean, autoan…). Ekonomia sozialeko energia-komunitateen balio erantsi handiena da partaide dituzten pertsonenak direla haren energia-zerbitzuak, eta haiek erabiltzeko direla.
Energia-komunitateak halakotzat hartu daitezen, beharrezkoa da komunitateko kideak formula juridiko jakin baten pean elkartzea, bazkide direnek modu irekian eta borondatez parte hartu dezaten. Hori dela eta,ekonomia sozialeko formula juridikoak erabil daitezke (kooperatibak eta elkarteak), eta, haiei esker, energia-baliabideak ekoizteko eta erabiltzeko modua eraldatzen dituzten dinamikak sortzen dira. Bazkideak eurak (fisikoak eta/edo juridikoak) dira energia-komunitatearen jabeak, eta gizarte- eta ingurumen-izaerako eragin eraldatzailea sortzen dute lurraldean.
Tokiko energia berdea sortzeko, eta agenteen eta lurraldearen ahalmenen arabera, energia ekoizteko iturri hauek erabil daitezke:
- Energia fotovoltaikoa, autokontsumo kolektiboko instalazioen bidez. Energia berriztagarrien autosorkuntza erregulatzen duen araudi berriari esker, sortzen den energia elektrikoa hainbat hornitze-punturen artean banatuko da zuzenean, 500 metroko inguruan, baina 2.000 metrora ere zabaldu ahal izango da, baldin eta teknologia fotovoltaikoa soilik erabiltzen bada eta teknologia hori estalki batean edo hainbatetan, industria-lurzoruan edo helburu nagusitzat argindarra sortzea ez duten egituretan kokatuta badago. 500 edo 2.000 metroko distantzia hori gainditzeko, beharrezkoa da sortutako energia esleitzeko sistema birtual alternatibo konplexuagoak eta kostu handiagokoak ezartzea.
- Energia berriztagarria sortzea parke fotovoltaikoetan, haize-energiakoetan edo biogas-zentraletan, argia argindar-sarean saltzeko eta nahi den enpresa merkaturatzailearekin hitzarmen bat edukitzeko.
- Lurraldeko baliabide organikoen bitartez sortutako berotze-sareak, berokuntza eta ur beroa eskaintzeko.
- Haize-energia.
Energia hori etxean, enpresetan, udal-ekipamenduetan, mugikortasunean eta auto elektrikoen kargan erabil daiteke, besteak beste. Gainera, energia-komunitateek aholkularitza-zerbitzuak eskain ditzakete hainbat gairi buruz: energia-eraginkortasuna, mugikortasun iraunkorra, telefonia mugikorra, Internet partekatua, trebakuntza eta produktu edo zerbitzuen erosketa kolektiboa (energia, eguzki-instalazioak, auto elektrikoa, etab.).
Era guztietako eragileek esku hartu dezakete. Eragile horietako bakoitzak energia-komunitateak adostu duen eginkizuna izango du (eskumenen esparruaren eta lege-esparruaren arabera). Hona hemen identifikatzen diren eragile nagusietako batzuk: herritar antolatuak, administrazio publikoak, enpresak eta gizarte-erakundeak, eta gizabanakoak. Partaidetza irekia eta borondatezkoa da beti.
Hona hemen energia-komunitateen onurak:·
- Ingurumenekoak: zero kilometroko energia-zerbitzuak sortzen dira, tokian bertan ekoizten eta kontsumitzen direnak. Energia-komunitateek CO2 isurpenak murrizten laguntzen dute, energia berdea eta berriztagarria ekoitziz.
- Sozialak: energia-eredua demokratizatzeko mekanismo bat dira. Energia-komunitaten bidez, energiarako irispide unibertsala eta lurraldearen energia-subiranotasuna bermatzen ditugu, eta energia-pobretasunaren ondorioak arintzeko lan egiten dugu. Bestalde, energia-komunitateek bertan parte hartzen duten pertsonak ahalduntzen dituzte, haiek baitira energiaren jabeak eta erabakiak hartzen parte hartzen baitute; tokiko komunitateak sendotzen dituzten auzotasun-harremanak ere sustatzen dituzte.
- Ekonomikoak: energia-komunitateekin, energia-kontsumoen hileko zenbatekoa murritz dezakegu, eta, aldi berean, aberastasuna sortu energia-komunitatearen beraren lurraldean, tokiko agenteekin lan egitea lehenesten baita.
Bi formula juridiko dira ohikoenak: kontsumitzaile eta erabiltzaileen kooperatiba, eta zerbitzu-kooperatiba (enpresek sustatutako komunitateak badira). Zerbitzuak erabiltzen dituzten agenteak bazkide kontsumitzaileak eta/edo zerbitzu-bazkideak izango dira, eta zenbait eskubide eta betebehar izango dituzte.
Kooperatibetan, bazkide guztiek dute energia-komunitatean parte hartzeko eta harekin lotutako erabakiak hartzeko eskubidea; bazkideek boto bana dute. Partaidetza-eremu horietan, energia-komunitatearen eraketa- eta funtzionamendu-arauekin lotutako gaiei hel dakieke: inbertsioak, irabazien banaketa, tarifen definizioa, energia-komunitatearen zerbitzuak, etab. Beste eremu batzuk ere sortu daitezke, hala nola lantaldeak, informazio- eta eztabaida-saioak, etab.
Hainbat eratara hartu daiteke parte energia-komunitateetan. Lehenik eta behin, zerbitzu-bazkide gisa, energia ekoitziz eta/edo kontsumituz, kuota ekonomiko baten truke, energia-komunitatearen gastuak ordaintzeko (instalazioen mantentze-lanak, administrazio-gastuak, etab.). Bigarrenik, bazkide laguntzaile gisa, energia-komunitateari garatzen lagunduz, kapitala eta beste baliabide batzuk ekarrita eta/edo energia-komunitatearen jardueretan parte hartuta. Azkenik, bazkide izan gabe ere hartu dezakezu parte, energia-komunitatearen berri emanez edo harekiko sentsibilizatuz.
Aktibo dauden komunitateetan edo eratze-prozesuan daudenetan eman dezakezu izena, webgune honen orri nagusian aurkituko duzun mapan. Kooperatiba bateko bazkide gisa parte hartzeko, kapital sozialeko ekarpen bat egin behar da. Komunitate bakoitzak ezartzen du zenbatekoa, zerbitzuak erabiltzeko eskubide gisa. Ekarpen hori berreskura daiteke energia-komunitatetik irtetea erabakitzen bada. Kooperatibaren estatutuetan jasota daude eskubide horiek guztiak.
Energia-zerbitzuak erabiltzearen truke bazkideek ordaintzen dituzten kuota operatiboen bidez irauten dute energia-komunitateek.
Komunitatea nolakoa izango den erabakitzeko unean, zerbitzuen prezioak eta bazkideen arteko banaketa ezartzen dira; baliteke, ordea, hori guztia aldatzea komunitatearen beraren erabaki eta beharren arabera.
Bi multzotan banatu daitezke energia-komunitateetako gastuak. Alde batetik, energia-zerbitzuen gastuak ditugu. Zerbitzuak nola esleitzen edo erabiltzen diren kontuan hartuta proportzionalki ordaintzen diren gastu tekniko eta finantzarioak hartzen dituzte barnean.
Bestetik, komunitatearen egitura-gastuak. Hemen, kudeaketa administratibo edo komunitarioari buruzko gastuak sartzen dira, besteak beste.
Komunitatearen energia-zerbitzuez baliatzeko bazkideek ordaintzea adosten duten kuotetan islatuta daude gastu horiek guztiak.
Energia-zerbitzuak (instalazioak, sistemak, etab.) martxan jartzearekin lotuta daude energia-komunitatearen inbertsioak. Talde eragileak erabakitzen du nola finantzatzen diren inbertsio horiek. Funts publikoen, pribatuen edo bi eratakoen bidez finantzatu daitezke. Halaber, zerbitzuak erabiltzeko zer inbertsio egin behar den eta inbertsio horiek zer eskubide eta betebehar dakartzaten ezartzen da.
Bai, hartu ahal izango duzu parte energia-komunitatean, bazkide gisa, eta jaso ahal izango dituzu komunitateak eskaintzen dituen zerbitzuak. Bonu soziala jasotzeko funtsezko baldintzetako bat da ezarritako urteko energia-kontsumoaren atalasea ez gainditzea. Oro har, energia-komunitateko bazkide kontsumitzailea zarenean, sareko energia-kontsumoa murrizten duzu. Horrenbestez, egun bonu soziala jasotzen duten familiek prestazioa jasotzeko hautagarri izaten jarraituko dute.
Eremu ekonomikoan, argiaren fakturako guztizkoari aplikatzen zaio bonu soziala (kontratatutako potentzia eta kontsumoa). Sareko energia-kontsumoa jaitsi egingo denez partaide kontsumitzaileak komunitatearen energia jasotzen duenean, komunitatean parte hartzen hasi aurretik jasotzen zutena baino txikiagoa izango da bonu sozialaren prestazioa. Hala ere, kontuan izan behar da dirua aurreztuko dela energia-komunitateak ekoiztutako energia kontsumituz gero.
Azkenik, gogorarazi behar da, bonu soziala jasotzen jarraitzeko, familia horiek guztiek sarera konektatuta egon beharko dutela erreferentziako merkaturatzaileen bidez (CUR), eta hori guztiz bateragarria da, energia-komunitateetako partaide baitira.
Zure udalerriko edo auzoko energia-komunitatearen egungo egoera “Aktibatzeko” bada, hutsetik hasiko dela esan nahi du. Energia-komunitatea sortzen laguntzeko hainbat aukera eskaintzen dizkizugu:
- Egin deialdia sare sozialetan; argitalpen-txantiloiaren kopia bat erabil dezakezu mezuak Twitterrera, Instagramera, WhatsAppera edo gogoko duzun sarera egokitzeko, eta senideak, lagunak eta bizilagunak parte hartzera animatzeko. Mapan ageri den informazioan aurkituko dituzu zure udalerriko edo auzoko energia-komunitatean izena emateko estekak; hain justu, somcomunitats.coop webgunearen orri nagusian.
- Antolatu hitzaldi bat (aurrez aurrekoa edo onlinekoa) elementu autokudeagarriekin; hala nola komunitatearen berri ematen duen kartel bat, proiektatzeko aurkezpen bat eta informazio gehiago ematen duten gida didaktikoak.
- Egokitu idazki-proposamen bat zure inguruko administrazio publikoei bidaltzeko (udala, eskualde-kontseilua, ikastetxeak, institutuak…), komunitatearekin bat egin dezaten eta haiek ere beren energia-komunitatearen berri eman dezaten, energia-trantsizioa guztion kontua baita.
Dagoeneko antolatu bazara eta energia-komunitate bat bultzatzen ari bazara ekonomia sozialean oinarrituta, jarri gurekin harremanetan formulario honen bidez, eta mapan agertzeko eskatu ahal izango duzu, zure udalerriari edo auzoari dagokion markatzailea zeure eginez edo beste markatzaile bat gehituz. Som Comunitatsen barruan zure energia-komunitatearen web-fitxa propio bat sortzea eskaintzen dizugu. Fitxa hori mapari estekatuta egongo da, eta modulu bat izango du, interesa duten guztiak zurekin harremanetan jar daitezen, nahi duzun helbide elektronikoaren bitartez, eta energia-komunitateari buruzko berritasunak ere helarazi ahal izan diezazkiezun. Aurrerago, behin mapan agertzean eta webgunean egotean, Som Comunitatseko zure kidetza erabat formalizatzeko eskatu ahal izango duzu, eta sozietatearen alderdia (adib., bazkideen alta eta kuotak) eta aktibatu nahi dituzun energia-zerbitzuak (adib., autokontsumo partekatua, mugikortasun jasangarria eta erosketa kolektiboak) kudeatzen hasi ahal izango zara.
Bazkide bakoitzak nahi dituen zerbitzuak lor ditzake, energia-komunitateak zer eskaintzen duen. Horren truke, zenbait kuota ordaindu behar dira zerbitzu horiek erabiltzeko. Energia-komunitate bakoitzak zehazten ditu zerbitzuak esleitzeko irizpideak, zenbait baldintzatzaile kontuan hartuta; esaterako, kontsumo-efizientzia, demokratizazioa, esparru geografikoa edo araudia.
Gauez bakarrik egoten banaiz etxean, interesatzen al zait energia-komunitate bateko partaide izatea?
Energia-komunitateek era guztietako energia-zerbitzuak eskain ditzakete, zure kontsumo-beharren arabera. Energia elektrikoari dagokionez, eguzki-plaken bidez sortzen da, eta, beraz, eguzki-orduetan lortzen da. Alegia, gauez, sare elektrikotik dator energia. Argindarra eguzki-orduetan erabiltzen duten bazkideek gehiago aurrezten dute fakturan. Hala ere, etxean badira kontsumo erregularrak eta aldizkakoak (esaterako, hozkailuaren kontsumoa), eta kontsumo horiek erabil dezakete eguzki-plakek sortutako energia, nahiz eta inor ez egon etxebizitzan.
Bestalde, bazkide bati esleitzen zaion baina kontsumitzen ez den energia-komunitatearen energia sare elektrikora isurtzen da, eta argindarraren fakturan konpentsatzen da, gutxiago kobratuta.
Energia-komunitateek askotariko energia-zerbitzuak eskain ditzakete, eguzki-plaken bidez energia elektrikoa sortzeaz gain. Etxean plakak edukita ere, bazkide laguntzaile, ekoizle edo kontsumitzaile gisa hartu dezakezu parte energia-komunitatean.
Ez bazara jabea, energia-komunitateko bazkide kontsumitzaile edo laguntzaile egin zaitezke. Baina, energia kontsumitzen duen bazkide izateko, zeure izenean egon behar du argiaren kontratuak.
Bizileku berria energia-komunitatearen autokontsumoko instalazioaren ingurutik kanpo badago, instalazio horretako energia jasotzeari utziko diozu. Egoera horretan bazaude, onena da jakitea ea zure energia-komunitateak energia sortzeko beste instalazio batzuk dituen edo zure bizileku berritik gertu energia sortzen duen beste energia-komunitaterik badagoen. Aukera horietako bat bera ere ez badago, baja eman ahal izango duzu energia-komunitatean, hala erabakitzen baduzu.
Energia-komunitate bateko partaide izateko, ez da beharrezkoa denek argindarraren merkaturatzailearekin egon behar izatea. Komunitateak berak hala erabaki dezake, garrantzitsua iruditzen bazaio.
Horrenbestez, egokiagotzat jotzen bada, energia-komunitateko enpresa kontsumitzaile bakoitzak nahi duen merkaturatzaileari kontratatu ahal izango dio argia, eta, beraz, haren fakturak jasoko ditu, baina, aldi berean, energia-komunitatearen energia eskuratuko du.
Som Energia argindar berdea ekoizten eta merkaturatzen duen kooperatiba bat da. Bazkidetzen denak argia kontratatu dezake, energia berriztagarriak sortzeko proiektuetan parte hartu, ekarpenak egin kapital sozialari, eta aktiboki parte hartu kooperatibetan eta herri-ikasgelako prestakuntza-saioetan.
Energia-komunitate bateko partaide bazara, toki-eremuan sustatuko duzu energia-trantsizioa: lurraldean energia berriztagarriak sortzen eta banatzen lagunduko duzu, herritarrak ahaldunduko dituzu, eta udal-erakundeak sartuko dituzu eraldaketa horretan. Bi aukera osagarri dira energia lortzeko, energia-komunitatearen bitartez eta, aldi berean, Som Energiaren bitartez, beharrezkoa denean. Edonola ere, Som Energia eta energia-komunitatea bi erakunde independente dira, eta biekin harremanetan egon behar da.
Energia-pobretasuneko egoeran dauden familiak energia-komunitateetako partaide izan daitezen, premisak gehitu ditzakegu estatutuetan, haiei lehentasuna emateko, eta udalei ere proposa diezaiekegu energia-instalazioetako eremuak lagatzeko hitzarmenetan zenbait klausula gehitzea, familia horiei lehentasuna emateko.
Gainera, azter liteke energia-pobretasuneko egoeran dauden familiek kuota txikiagoa ordaintzea eta/edo hasierako kapital-ekarpen txikiagoak egitea, edo kuotarik ordaindu edo ekarpenik egin behar ez izatea.
Bat egin zure udalerriko energia-komunitatearekin
Antola gaitezen energia- eta gizarte-eraldaketa lortzeko

Ekonomia sozialeko energia-komunitateen lehenengo sareari laguntzen diogu
Energia-komunitateak sustatzeko eta energia-trantsizio eraldatzailean aurrera egiten jarraitzeko egiten dugu lan.

Ekonomia sozialeko energia-komunitateen lehenengo sareari laguntzen diogu
Energia-komunitateak sustatzeko eta energia-trantsizio eraldatzailean aurrera egiten jarraitzeko egiten dugu lan.