Zer dira energia-komunitateak?

Antolatu eta energia-zerbitzuak modu eraginkorrean partekatzeko eta kudeatzeko aukera ematen dute energia-komunitateek

Energia-komunitateek
eskaintzen dituzten zerbitzuak

Ezagutu energia-komunitateek
eskaini ditzaketen energia- eta partaidetza-zerbitzu guztiak

energia-komunitateak
Komunitateen bidez energia berriztagarria sortzea

Energia fotovoltaikoa, eolikoa, hidraulikoa, biogasa edo biomasa, etab.

Ikusi zerbitzuaren gida

energia-komunitateak
Mugikortasun jasangarria

Mugikortasun jasangarria eta partekatua bultzatzea (autoak, bizikletak, furgoneta elektrikoak…).

Ikusi zerbitzuaren gida

energia-komunitateak
Energia-
eraginkortasuna

Eraikinen isolamenduak, etxetresna elektrikoak edo
makinak hobetzea, eraginkorragoak izateko.

energia-komunitateak
Herritarren
prestakuntza

Energiarekin,
ingurumenarekin eta gizartearekin loturiko alderdiak ikastea, eta haiei buruz kontzientziatzea.

energia-komunitateak
Energia termikoa eta
klimatizazioa

Sistema berriztagarriak (aerotermia, biomasa…), proposamen kolektiboetatik abiatuta.

energia-komunitateak
Erosketa
kolektiboak

Sutako egurra, plaka fotovoltaikoak, aerotermia-sistemak, biomasazko galdarak, besteak beste.

energia-komunitateak
% 100 berriztagarria den energiaren hornikuntza

% 100 berriztagarria den energia hornitzea da komunitatearen helburu nagusietako bat.

energia-komunitateak
Emantzipazioa
eta eraldaketa

Energia-oligopolioa osatzen duten enpresa handien menpe egoteari utziko diogu.

Nola funtzionatzen dute energia-komunitateek?

Ekonomia sozialeko energia-komunitateak irabazi-asmorik gabeko erakunde juridikoak dira, eta, haien bitartez, lurraldeko pertsonak eta erakundeak (publikoak zein pribatuak) antolatu egiten dira energia-zerbitzu berriztagarriak ekoizteko, partekatzeko eta erabiltzeko; esaterako, energia fotovoltaikoa, energia termikoa, mugikortasun elektriko partekatua eta energia-eraginkortasuneko zerbitzuak.

Energia-komunitateei buruzko gidak eta baliabideak

Kontsultatu gure gida tematikoak, eta ezagutu hobeto zer diren energia-komunitateak, haien helburuak eta funtzionamendua, zerbitzu nagusiak eta benetako kasu inspiratzaileak.

Energia-komunitate bateko
partaide izateko arrazoiak

Abantaila asko izan ditzake zure enpresa energia-komunitate bateko partaide izateak. Hona hemen abantaila horietako batzuk:

comunitats-energètiques

Klima-aldaketaren ondorioak murriztea

Gure kontsumoa murrizten dugu, eta erregai fosilak kontsumitzeari uzten diogu, herritarren esku dauden energia berriztagarri eta deszentralizatuen alde eginez.

comunitats-energètiques

Gizarte-mugimenduetan parte hartzea

Ez jardun bakarrik; talde bateko kidea bazara, urrunago iritsiko zara, eta eragin handiagoa izango duzu.

comunitats-energètiques

Energia-trantsizioa bultzatu eta gure bizitza deskarbonizatzea

Askotariko energia-ekintzak aktibatzea; esaterako, eguzki-plakak partekatzea, ibilgailu elektrikoa partekatzea, etxebizitzen energia-eraginkortasuna hobetzea, etab.

Dirua aurreztea eta energia-autonomia lortzea

Energia-zerbitzuak aktibatzearen alde eginez, dirua aurreztu ahal izango dugu, eta energetikoki independenteagoak izan.

comunitats-energètiques

Energiarako irispidea demokratizatzea

Udalerri bakoitzean kooperatiba bat sortzea energia ekoizteko eta kudeatzeko, egungo energia-oligopolioa apurtuko dugu, eta deszentralizazioaren alde egingo dugu.

comunitats-energètiques

Tokiko ekonomia eta ekonomia soziala sendotzea

Ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren ikuspegitik erresilienteagoa eta jasangarriagoa bihurtzeko.

Energia-komunitate bateko partaide izateko arrazoiak

Klima-aldaketaren egungo egoera ikusita, nahitaezkoa da udalerri bakoitzeko pertsonak antolatzea eta neurriak hartzea.

Klima-aldaketaren ondorioak murriztea

Gure kontsumoa murrizten dugu, eta erregai fosilak kontsumitzeari uzten diogu, herritarren esku dauden energia berriztagarri eta deszentralizatuen alde eginez.

Gizarte-mugimenduetan parte hartzea

Ez jardun bakarrik; talde bateko kidea bazara, urrunago iritsiko zara, eta eragin handiagoa izango duzu.

energia-komunitateak
Energia-trantsizioa bultzatu eta gure bizitza deskarbonizatzea

Askotariko energia-ekintzak aktibatzea; esaterako, eguzki-plakak partekatzea, ibilgailu elektrikoa partekatzea, etxebizitzen energia-eraginkortasuna hobetzea, etab.

Dirua aurreztea eta energia-autonomia lortzea

Energia-zerbitzuak aktibatzearen alde eginez, dirua aurreztu ahal izango dugu, eta energetikoki independenteagoak izan.

energia-komunitateak
Energiarako irispidea demokratizatzea

Udalerri bakoitzean kooperatiba bat sortzea energia ekoizteko eta kudeatzeko, egungo energia-oligopolioa apurtuko dugu, eta deszentralizazioaren alde egingo dugu.

energia-komunitateak
Tokiko ekonomia eta ekonomia soziala sendotzea

Ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren ikuspegitik erresilienteagoa eta jasangarriagoa bihurtzeko.

Nork hartu dezake parte
energia-komunitate batean?

Energia-komunitateen hainbat tipologia daude: auzokideak buru dituztenak, administrazio publikoak sustatzen dituenak, eta enpresek abian jartzen dituztenak. Eman izena zure energia-komunitatean.

Herritarrak

Enpresa edo industria

Administrazio publikoa

Nola hartu nahi duzu parte energia-komunitatean?

Herritarrak

Enpresa edo industria

Administración pública

Antola gaitezen energia- eta gizarte-eraldaketa lortzeko

Ohiko galderak

Energia-komunitateetako partaide izan nahi duten partikularrek egiten dizkiguten galderarik ohikoenak bildu ditugu

Lurralde bereko hainbat eragilek (pertsonak, dendak, erakundeak, etab.) osatutako erakundeak dira. Eragile horiek modu parte-hartzaile eta demokratikoan elkartzen dira tokiko energia berdea sortzeko (elektrikoa, termikoa…) eta energia hori egunero erabili ahal izateko (etxean, lanean, autoan…). Ekonomia sozialeko energia-komunitateen balio erantsi handiena da partaide dituzten pertsonenak direla haren energia-zerbitzuak, eta haiek erabiltzeko direla.

Energia-komunitateak halakotzat hartu daitezen, beharrezkoa da komunitateko kideak formula juridiko jakin baten pean elkartzea, bazkide direnek modu irekian eta borondatez parte hartu dezaten. Hori dela eta,ekonomia sozialeko formula juridikoak erabil daitezke (kooperatibak eta elkarteak), eta, haiei esker, energia-baliabideak ekoizteko eta erabiltzeko modua eraldatzen dituzten dinamikak sortzen dira. Bazkideak eurak (fisikoak eta/edo juridikoak) dira energia-komunitatearen jabeak, eta gizarte- eta ingurumen-izaerako eragin eraldatzailea sortzen dute lurraldean.

Tokiko energia berdea sortzeko, eta agenteen eta lurraldearen ahalmenen arabera, energia ekoizteko iturri hauek erabil daitezke:

  • Energia fotovoltaikoa, autokontsumo kolektiboko instalazioen bidez. Energia berriztagarrien autosorkuntza erregulatzen duen araudi berriari esker, sortzen den energia elektrikoa hainbat hornitze-punturen artean banatuko da zuzenean, 500 metroko inguruan, baina 2.000 metrora ere zabaldu ahal izango da, baldin eta teknologia fotovoltaikoa soilik erabiltzen bada eta teknologia hori estalki batean edo hainbatetan, industria-lurzoruan edo helburu nagusitzat argindarra sortzea ez duten egituretan kokatuta badago. 500 edo 2.000 metroko distantzia hori gainditzeko, beharrezkoa da sortutako energia esleitzeko sistema birtual alternatibo konplexuagoak eta kostu handiagokoak ezartzea.
  • Energia berriztagarria sortzea parke fotovoltaikoetan, haize-energiakoetan edo biogas-zentraletan, argia argindar-sarean saltzeko eta nahi den enpresa merkaturatzailearekin hitzarmen bat edukitzeko.
  • Lurraldeko baliabide organikoen bitartez sortutako berotze-sareak, berokuntza eta ur beroa eskaintzeko.
  • Haize-energia.

Energia hori etxean, enpresetan, udal-ekipamenduetan, mugikortasunean eta auto elektrikoen kargan erabil daiteke, besteak beste. Gainera, energia-komunitateek aholkularitza-zerbitzuak eskain ditzakete hainbat gairi buruz: energia-eraginkortasuna, mugikortasun iraunkorra, telefonia mugikorra, Internet partekatua, trebakuntza eta produktu edo zerbitzuen erosketa kolektiboa (energia, eguzki-instalazioak, auto elektrikoa, etab.).

Era guztietako eragileek esku hartu dezakete. Eragile horietako bakoitzak energia-komunitateak adostu duen eginkizuna izango du (eskumenen esparruaren eta lege-esparruaren arabera). Hona hemen identifikatzen diren eragile nagusietako batzuk: herritar antolatuak, administrazio publikoak, enpresak eta gizarte-erakundeak, eta gizabanakoak. Partaidetza irekia eta borondatezkoa da beti.

Hona hemen energia-komunitateen onurak:·

  • Ingurumenekoak: zero kilometroko energia-zerbitzuak sortzen dira, tokian bertan ekoizten eta kontsumitzen direnak. Energia-komunitateek CO2 isurpenak murrizten laguntzen dute, energia berdea eta berriztagarria ekoitziz.
  • Sozialak: energia-eredua demokratizatzeko mekanismo bat dira. Energia-komunitaten bidez, energiarako irispide unibertsala eta lurraldearen energia-subiranotasuna bermatzen ditugu, eta energia-pobretasunaren ondorioak arintzeko lan egiten dugu. Bestalde, energia-komunitateek bertan parte hartzen duten pertsonak ahalduntzen dituzte, haiek baitira energiaren jabeak eta erabakiak hartzen parte hartzen baitute; tokiko komunitateak sendotzen dituzten auzotasun-harremanak ere sustatzen dituzte.
  • Ekonomikoak: energia-komunitateekin, energia-kontsumoen hileko zenbatekoa murritz dezakegu, eta, aldi berean, aberastasuna sortu energia-komunitatearen beraren lurraldean, tokiko agenteekin lan egitea lehenesten baita.